Sortzaile gisa aro berri baten beharretik sortu da lan hau. Lankidetza-etapa berri bat. Ahotsa landu eta irudi poetikoak sortu dituzten pertsonekiko truke artistikoaren beharra, hala nola Pantheatre, Roy Hart mitikotik sortua.
Eskaera pertsonal bati erantzuteko premia gisa sortu da: nolabait zor diet.
Pertsona batzuek bizi izan zituzten errealitateak eszenaratzea, orain bizi dugun askatasuna eta ditugun eskubideak izan ditzagun.
Iragan bat, gure historiaren zati bat eta kontatzen diren bizitzen iragan bat berrikusi nahian sortu da. Orainaldia eta etorkizuna den iragana.

SAREAk gomendatutako ikuskizuna
SINOPSIA
Bidaia bat
Protagonistaren bizitzan zeharreko bidaia, baita haren osaba homosexualaren bizitzan zeharrekoa ere.
Istorio bat, beste istorio baten barruan.
Gay izateagatik kontzentrazio-eremu batean eta gero kartzelan sartu zuten gizon baten istorioa.
Bidaia bat bi pertsonaiaren eta haien bizipenen artean: negarra eta irribarrea, amorrua eta adiskidetasuna, kabareta eta drama, izua eta poza, ankerkeria eta maitasuna. Ibilbide lehun eta delikatu bat, sentibera eta gozoa.
Iraganeko bi errealitateren kontakizuna: Hitlerren Europa, Francoren Espainia.

Gaztelaniazko bertsioa, sari hauek irabazi ditu:
MAX SARIETARAKO HAUTAGAIA: Egile Berri Onena
INDIFEST JAIALDIA 2016: IKUSKIZUN ONENA
URREZKO HIRUKI SARIA 2016 (Ehgam)
Antzezlea Aitor Pérez
Testua Javier Liñera
Itzulpena Idoia Barrondo
Zuzendaritza Javier Liñera (Daniela Molina eta LindaWise-ren ideietatik abiatuta)
Argiztapen-diseinua Patxi Pascual
Argiztapen-teknikaria Edu Berja
Soinu-teknikaria Javier Liñera
Eszenografia Oskar García / José Manuel Placeres
Musika Ismael Merino / Pierre-François Blanchard
Kartelaren irudiak Laurent Leger Adame
Ekoizpena ékoma teatro eta Javier Liñera







